VILLARREAL CF 1-1 REAL SOCIEDAD

Puntua luzapenean

Azken unean. Realak puntu bat lortu du Vilarrealen aurka luzapenean berdinduta. Ziurrenik donostiarrek minutu batzuk lehenago merezi zuten berdinketa lortzea, baina hau ez da azken minutura arte iritsi. Isaken eskuinkadak puntu baliotsu batekin saritzu ditu Imanolen mutilak.

Ezertarako denborarik gabe, Vilarreal aurretik jarri da Parejoren jaurtiketa batekin. Realak, golaren ostean, minutu bikainak jokatu ditu. Horiak bere zelaian sartu ditu eta berdinketa lortzeko aukera ugari izan ditu. Isakek ezkerkada bat bidali du zutoinera, Oyarzabalek burukada bat kanpora, suediarrak beste jaurtiketa arriskutsu bat izan du, Asenjok kornerrera bidali duena, Monrealen erdiraketa bat gol marratik paseatu dena. Berdinketa merezi zuen Realak, baina ez da iritsi. Atsedenaldia eta desabantaila.

Bigarren zatian Realak nagusi izaten jarraitu du, baina ez du aukerarik sortu. Ailegaerak, asko; aukerak, apenas. Hori aldatu egin da partidaren azken zatian, Realak gora egin duenean. Isakek berdinketa lortzetik gertu egon da, baina Albiolen hankan jo du bere errematea. Partida amaitzen ari zenean, gora botatako baloi bat eta aldaratze pare baten ostean, Isakek boleaz jo du baloia eta gola. Oso ondo.
Inflexio-puntua izan behar du, aurpegia alaitzeko eta hirunaka berriro batzeko, denboraldiaren lehen zatian bezala. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Villarreal CF: Asenjo, Coquelin (Estupiñán, min.76), Albiol (cap), Pau, Pedraza, Capoué, Parejo, Trigueros, Peña, Moi Gómez eta Alcácer (Fer Niño, min.81).

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Januzaj, min.78), Aritz, Le Normand (Gorosabel, min.78), Monreal, Guevara (Guridi, min.66), Illarra (cap)(Zubimendi, min.46), Merino, Oyarzabal, Portu (Carlos Fernández, min.78) eta Isak.

Golak: 1-0: Parejo, min.3. 1-1: Isak, min.93.

Epailea: Díaz de Mera. Txartel horiak etxeko Capouerentzat eta kanpoko Illarra, Le Normand eta Guevararentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!