RC CELTA 1-4 REAL SOCIEDAD

Sendotasun erakustaldia

Vídeo

Zaila dena erraz egitea. Hori egin du Realak arratsaldean Balaidosen. Celtari bat eta lau gailendu zaio neurketa soil eta eraginkor batean. Alarderik gabe, baina argi eta garbi ondo jokatuz. Hiru puntu gehiago lortu ditu Ligak dinamika bikain batekin jarraitzeko. Silvak, Oyarzabalek eta Willian Josek, honek bi aldiz, garaipenaren golak sinatu dituzte.

Realak lehen zati bikaina jokatu du. Zelaian ondo kokatuta, baloia menderatzen, ondo konbinatzen, gora iristen eta Celtiñak aukerarik gabe. Nagusitasuna nabarmena izan da eta ordu erdia baino lehen aurretik jarri da Imanolen taldea. Silva golegile gisa estreinatu da buruan gurutzatuta, zutoinera doituta, Aihenen ezkerretik egindako erdiraketa baten ostean. Gola bikain geratu zaio Donostiako taldeari eta nagusitasunari eutsi dio Mikel Oyarzabalek burututako ekintza kolektibo bikain baten ostean. Zero-bi eta sentsazio handiak. Remiro Nolitoren eta Aspasen jaurtiketekin urduritzen saiatu dira, baina arrisku handirik gabe.
Bigarren zatian partida ez da arriskuan egon. Txuri urdinek bereari jarraitu diote eta errenta handitu ere egin dute. Portuk ez du federik galdu baloi zail batean eta, defentsari diru-zorroa lapurtu ostean, Willian Joseri utzi dio baloia, ate hutsera bultza dezan. Partida erabakita. Azken txanpan, ulertzen zaila den penalti batek aldea murriztea ahalbidetu die etxekoei Iago Aspasen bitartez, baina, azken txistuaren aurretik, hirugarren golaren antzeko jokaldi batean laugarrena iritsi da. Portuk erraz utzi dio Willian Joseri honek gola egiteko.
Beste garaipen bat sailkapenaren gorenean jarraitzeko. Ondo jokatuz, golak eginez, atzean serioak izanez eta jokalari guztiei minutuak emanez, Arambarri bezalako harrobiko beste jokalari batekin debuta eginez. Dena primeran. Jarrai dezala horrela. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

RC Celta: Rubén Blanco, Carreira, Araujo (Aidoo, min.46), Murillo, Fontán, Tapia, Denis Suárez, Fran Beltrán (Santi Mina, min.57), Baeza (Brais, min.46), Nolito (Emre Mor, min.66) eta Iago Aspas (kap).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Arambarri, min.65), Le Normand, Sagnan, Aihen, Zubimendi, Guridi (Guevara, min.65), Silva (López, min.79), Barrenetxea (Merquelanz, min.79), Oyarzabal (kap)(Portu, min.46) eta Willian José.

Golak: 0-1: Silva, min.24. 0-2: Oyarzabal, min.34. 0-3: Willian José, min.54. 1-3: Iago Aspas (pen), min.77. 1-4: Willian José, min.82.

Epailea: Cordero Vega. Txartel horiak  kanpoko Guridi, Silva, Zubimendi, Aihen eta Le Normandentzat. Txartel gorria etxeko Fontanentzat 92.minutuan

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!