REAL SOCIEDAD 1-1 RAYO VALLECANO

Sentsazioak berreskuratzen

Vídeo

Realak bana egin du Rayo Vallecanorekin gaur eguerdian Reale Arenan jokatu den lagunartekoan. Aurredenboraldi berezi honetako lehen neurketak zapore ona utzi du eta, batez ere, sentsazioak berreskuratzen joateko balio izan du, munduko txapelketa dela medio taldeak izandako atseden asteen ondoren.

Lehen zatian etxekoak aurreratu dira Sorlothen gol on batekin, Solaren erdiraketa neurtua buruz errematatuta. Rayok berdinketa lortu du Ntekaren bitartez eta emaitza horrekin iritsi da partida atsedenaldira. Bigarren zatian markagailua ez da mugitu nahiz eta etxekoak nagusi izan eta aukerak eduki irabazteko, Silvak langara bidalitako baloi batean batez ere. Azken jokaldian Bebek ere langara bidali du baloi bat. Hurrengo partida, ostiralean Leedsen. 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Zubiaurre, Sola, Aritz, Pacheco, Gomez, Illarra (kap), Zubimendi, Merino, Brais eta Karikaburu. Bigarren zatian: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Rico, Guevara, Navarro, Silva, Martín, Cho, Carlos Fernández, Magunazelaia eta Agirre.

Rayo Vallecano: Diego López, Mario, Santi (cap), Lejeune, Fran García, Nteka, Andrés, Mumim, Óscar, Isi y De Tomás. También han jugado: Dmitrievski, Balliu, Trejo, Camello, Bebé, Unai López, Mario Suárez, Pozo y Saveljich.

Golak: 1-0: Sorloth, min.8. 1-1: Nteka, min.27.

Epailea: Soto Grado. Txartel horiak etxeko Guevararentzat eta Mumim kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!