REAL SOCIEDAD 1-0 CA OSASUNA

Test ona Zubietan

Vídeo

Realak aurredenboraldiko martxa jarraitzen du eta gaur arratsaldean bat eta huts irabazi dio Osasuni Zubietan jokatutako partidan. Azken unean Jorge Aguirre harrobiko jokalariak eginiko golak garaipena eman die donostiarrei. Beste proba on bat, hanketan sentsazioak eta minutuak irabazten jarraitzeko.

José Luis Orbegozo futbol-zelaiak sarrera polita izan du lehen zati parekatua izan duen norgehiagoka ikusteko, nahiz eta ez duen abagune aipagarririk izan. Bigarren zatian partidak erritmo biziagoa izan du eta aukerak iristen hasi dira. Realak abiaduraren bidez eta Osasunak geldikako jokaldietan batez ere. Etxekoen aldetik Isaken jaurtiketa bat, Aitorrek ondo gelditu duena, izan da aukerarik onena gola iritis aurretik. Azken minutuan, taldekako jokaldi on batean, Robert Navarroren erdiraketa Jorge Aguirrek barrura bidali du etxekoei garaipena emanez.
Realaren prestakuntzak bide onetik jarraitzen du eta larunbatean Bournemouthera egingo duen bisitarekin jarraituko du. Txuri-urdinen aurredenboraldiko partida guztiak bezala, Britainia Handiko norgehiagoka Real Sociedad TVn ere ikusi ahal izango da.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro (Zubiaurre, min.46), Aritz (Sola, min.60), Arambarri (Le Normand, min.60), Pacheco (Zubeldia, min.60), Rico (Aihen, min.60), Illarra (kap)(Zubimendi, min.60), Turrientes (Brais Méndez, min.60), Kubo (Merino, min.60), Martín (Navarro, min.46), Cho (Aguirre, min.60) eta Karrikaburu (Isak, min.60).

CA Osasuna: Aitor Fdez, Nacho Vidal, Juan Cruz, David García (kap), Aridane, Moncayola, Ibáñez, Aimar, Rubén García, Budimir y Chimy Ávila. En la segunda parte también han jugado: Unai García, Torró, Darko, Torres, Barja, Areso, Kike, Javi Martínez, Herrando eta Manu Sánchez.

Gola: Aguirre, min.89.  

Epailea: Rezola Etxeberria. Txartel horia Torró kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!