CELTA DE VIGO 3-1 REAL SOCIEDAD

Ulergaitza

Vídeo

Reala eskuhutsik atera da Balaidosetik. Atsedenaldira abantailarekin iritsi arren, bigarren zatiko irteera txarra eta Willian Joseren txartel gorri sinestezinak porrotera bideratu dute Reala. Hiru eta bat eta Europara iristeko aukerak murriztu egin dira.

Hasiera oso ona izan da. Imanolen taldea baloiaren jaun eta jabe izan da. Area kanpotik eginiko jaurtiketa pare baten ostean eta ordu erdiaren inguruan, penaltiz, Willian Josek huts eta bateko aegin du. Celtak berdinketa lortzeko aukera izan du atsedenaldiaren aurretik baina Rullik belaunarekin atera du Maxi Gomezen jaurtiketa.

Bigaren zatia gaizki hasi da. Lehen jokaldian Rullik penalti egin dio Aspasi eta honek ez du huts egin. Handik gutxira epaileak partida baldintzatu du Willian Joseri txartel gorria erakutsiz. Harrigarria. Agresiorik ez dago eta VAR-ak ere ez du ezer esan nahi izan. Sinestezina. Bat gutxiagorekin zail jarri da partida eta are eta gehiago Aspasen bigarren golarekin. Hala ere Reala gora joan da berdinketaren bila eta aukerak izan ditu, baina atezaina ondo egon da Sangalli, Zubeldia eta Oyarzabalen jaurtiketetan. Luzapenean Celtak hirugarrena egin du eta akabo.

Realak aukera on bat galdu du Europako lehian buru belarri sartzeko. Porrot honekin berriro tartea handitzen da eta jardunaldi bat gutxiago geratzen da. Hala ere, hemen ez ditu inork besoak jeitsiko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Celta de Vigo: Rubén, Hugo Mallo (cap), Cabral, Araujo, Olaza, Okay, Lobotka, Jozabed (Boudebouz, min.65), Boufal (Hjulsager, min.81), Iago Aspas (Beltran, min.93) eta Maxi Gómez.

Real Sociedad: Gero Rulli, Zaldua, Aritz, Raúl Navas, Theo, Zubeldia, R. Pardo (Sangalli, min.55), Merino (Bautista, min.81), Oyarzabal (cap), Sandro (Juanmi, min.71) eta Willian J.

Golak: 0-1: Willian J. (pen), min.32. 1-1: Iago Aspas (pen), min.51. 2-1: Iago Aspas, min.70. 3-1: Maxi Gómez, min.92.

Epailea: Melero López. Txartel horiak etxeko Okay eta Iago Aspasentzat. Txartel gorri zuzea atera dio Willian Joseri 58.minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!