REAL BETIS 0-3 REAL SOCIEDAD

Urrats sendoarekin

Vídeo

Realak hobetzen jarraitzen du. Gaur huts eta iru irabazi du Benito Villamarinen, neurketa serio eta sendo batean, eta taldea hartzen ari den indarra erakutsi du. Portu, Oyarzabal eta Januzajen golek urrezko hiru puntu eman dizkiote Realari, sailkapeneko gorenera igotzeko.

Baloiari tratu ona eman dioten bi talde neurtu dira, erasokorrak eta denboraldia ondo hasi dutenak. Txuri-urdinak ondo sartu dira norgehiagokara, Telloren urruneko jaurtiketekin behin baino gehiagotan probatu duen aurkaria apur bat menderatuz. Imanolen mutilek ondo eta azkar eraso dute. Kontraeraso arin pare batek atsedenalditik gertu iritsi dena iragartzen zuen. Aurretik, Willian Josek kanpora bidali du, oso gutxigatik, donostiarren eraso bikaina. Atsedenalditik bi minutura asmatu du Realak. Oyarzabalen erdiraketa zehatza eta Porturen errematea Bravo mendean hartzeko. Huts eta bat eta aldageletara.

Bigarren zatiaren hasiera bikaina izan da, VAR-ari esker Betisi baliogabetutako gol itxurako susto bat kenduta. Reala nagusi izan da, jo eta jo, oso argi iritsi da eta edozein unetan bigarrena egin zezakeela argi zirudien. Isaki egindako penalti baten ostean iritsi da bigarrena. Oyarzabalek ez du barkatu. Partidaren azken minutuetan Januzajek gol ederra egin du hirugarrena markagailura igotzeko.
Txuri-urdinak euren ideian, handinahian, jokoan eta aurrean duten denboraldi zail baina ilusionagarrian sendotzen dituen garaipena. Itxura ona du. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Bravo, Aitor, Bartra, Sidnei, Álex Moreno (Miranda, min.75), Rodríguez, Canales (Carvalho, min.58), Fekir, Joaquín (cap)(Loren, min.58), Tello (Láinez, min.75) y Borja Iglesias (Sanabria, min.46).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal, Guevara (Zubimendi, min.65), Merino, Silva (López, min.84), Oyarzabal (cap)(Januzaj, min.84), Portu y Willian José (Isak, min.69).

Golak: 0-1: Portu, min.43. 02: Oyarzabal (pen.), min.74. 0-3: Januzaj, min.88.

Epailea: Estrada Fernández. Txartel horiak etxeko Sidnei eta Bartrarentzat eta kanpoko Isakentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!