Real Sociedad 1-1 SK Sturm Graz

Zehaztasun kontua

Vídeo

Norgehiagokak, hasierako txistutik, talde txuri-urdinaren kalitate hobea agerian utzi du. Imanolen mutilak erraz iritsi dira Siebehandl ingurura eta bata bestearen atzetik hasi dira aukerak gertatzen. Silva ez da buruz errematatzera ondo iritsi, Januzajek defentsaren gorputzaren aurka jaurti du, Porturen erremate bat defentsa bat atera du atepetik gola kantatzen ari zela, Aihenek erdiraketa ugari egin ditu area osoan zehar errematatzailerik aurkitu gabe... Eta horrela, askoz gehiago. Eta kasu horietan, esaerak dioen bezala, barkatzen duenak ordaindu egiten du. Eta hala izan da. Austriako taldeak, kontraeraso bikain batean, aurrea hartu du Jantscherren bitartez. Reala markagailuan azpitik joan da atsedenaldira. Sinestezina. 

Reala berdinketaren bila atera da bigarren zatian. Markagailua irauli beharra zegoen eta minutu gutxiren buruan lehia berdintzea lortu du Sorlothek korner batean, lehen zutoinean Zubeldiak buruz jo ondoren. Berdinketak donostiarren nagusitasun osoa areagotu besterik ez du egin, eta, azkar konbinatzen jarraituz, hamaika aukera sortu dituzte, bata bestearen atzetik. Merinok bigarrena izan du beste korner baten irteeran, baina atzelari batek baloia lerro beretik atera du. Izugarria. Realak garaipenaren golaren bila jarraitu du. Kalitatez, jokoz eta aukeraz iritsi behar zuen, baina ez zen iristen. Zubimendik beste aukera argi bat izan du, baina berriro ere defentsa izan da bere jaurtiketa atera duena. Isakek ere izan du berea irten bezain laster, baina ezer ez. 

Realak merezi izan du eta irabazi behar zuen, baina behin baino ez du asmatu eta ordaindu egin du. Hau Europa da, jarraitu egin behar da. Aupa, Real!


Fitxa teknikoa:

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!