Hasteko ez dago gaizki. Realak puntu ona lortu du Eindhovenen egindako estreinaldian. Txuri-urdinek, partida entretenigarri batean eta alternatibekin, bina berdindu dute UEFA Europa Leagueko ibilbidea abiatzeko. Januzajek eta Isakek sartu dituzte bisitarien golak.
Holandarrak hobeto sartu dira partidara. Baloiaren jabetza hartu dute eta donostiarrei baloiak oso gutxi irauten zien oinetan. Remirok ondo aldendu du Zahavik área ertzetik egindako jaurtiketa etxekoen lehen saiakera serioan. Etxekoen akats batek baloi egokia utzi dio Isaki, baina ezin izan dio azken defentsari ixkin egin. Reala egonkortu denean holandarren gola iritsi da. Remirok erdiraketa bat aldaratu du eskuinetik, baina baloia Gotzek aprobetxatu du PSV aurreratzeko. Imanolen mutilen erreakzioa bikaina izan da. Zortzi minututan emaitza irauli dute. Zalduaren eskuinetik egindako bi erdiraketa Januzajek eta Isakek errematatu dituzte, markagailuan bat bikoa jartzeko.
Bigarren zatian neurketak parekatua jarraitu du eta ordu laurdena baino lehen, Gotzeren jokaldi bikainaren ostean, Gakpok Remiro gainditu du partida berdintzeko. Bi taldeek indarrak eta anbizioa neurtu dituzte garaipena lortzeko eta edozeinek eraman ahal izan du partida. Luzapenean, Tezek zutoinera bidali du baloia eta, hurrengo jokaldian, Oyarzabalek ez du asmatu atezainaren aurrean.
Puntu garrantzitsua multzoen faseari ekiteko eta oso zelai zailean. Bi aste barru Monako hartuko dugu, baina aurretik, igandean Reale Arenan Sevillaren aurka jokatuko dugu. Aupa, Real!
Fitxa teknikoa:
PSV Eindhoven: Drommel, Mwene (Teze, min.70), Ramalho, Obispo, Max, Gotze, Van Ginkel (cap)(Thomas, min.63), Boscagli, Madueke (Vertessen, min.63), Gakpo (Bruma, min.89) eta Zahavi (Vinicius, min.63).
Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, min.79), Aritz, Le Normand (Zubeldia, min.61), Aihen (Pacheco, min.61), Guevara, Zubimendi, Merino, Oyarzabal (cap), Januzaj (Romero, min.79) eta Isak (Sorloth, min.83).
Golak: 1-0: Gotze, min.31. 1-1: Januzaj, min.34. 1-2: Isak, min.39. 2-2: Gakpo, min.54.
Epailea: William Collum (Eskozia). Txartel horiak etxeko Van Ginkel eta Viniciusentzat eta Aihen, Guevara, Oyarzabal, Aritz eta Zubeldia kanpotarrentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin