CÁDIZ CF 0-1 REAL SOCIEDAD

Aste Nagusi-Nagusia

Vídeo

Reala ez da aldatzen. Berdin dio udan zer gertatzen den, berdin dio hamaikakoan jokalariak aldatzen baditu, aurkariak berdin dio... Realak Reala izaten jarraitzen du. Gaur bikain estreinatu da Cadizeko Nuevo Mirandilla zelaian, talde garrantzitsuaren arrastoa utziz. Kuboren golari esker, Imanolen taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu harmailetan izan diren mila jarraitzaile txuri-urdinen aurrean.

Ligaren hasierek beti sortzen dute ziurgabetasuna. Aurkariei dagokienez, lehen neurketara nola iristen zaren zalantzek beti jokatzen dute euren papera. Baina ez dirudi talde honi eragiten dionik. Agintzen irten da berdegunera, nagusitasunez. Jarrera horrekin, hasierako jokalditik, erabat menderatu du etxeko taldea. Kontrol horri esker, lehen hurbilketak izan dira, baina gola ordu erdi ingurura iritsi da. Merinok baloi zoragarri bat ipini du Kubok, kontrol eta errematean zehaztasun handiz, Ledesma gainditu eta donostiarrak aurretik jartzeko. Talde horiak, Faliren erremate batean izan ezik, ez du gehiegi kezkatu Remiro. Imanolen mutilen lehen zati bikaina.

Bigarren zatian txuri-urdinek andaluziarrak menderatzen jarraitu dute. Baloi jabetza handia izan da bisitarientzat eta partida ixtea besterik ez zen falta. Merinok egin ahal izan du, baina Aritzen erdiraketa apur bat desbideratua joan zaio buruz. Silvak ere hortxe izan du, baina txiripaz ez da gol izan. Markagailuaren gertutasunak beti uzten dio atea irekita aurkariari, baina talde gipuzkoarrak ez dio aukerarik eman Sergioren taldeari, sendo jokatuz une oro.

Ez dago denboraldia hasteko modu hoberik. Sasoi onenean oraindik ez egon arren, irabazteak edozertan laguntzen dizu. Aste Nagusia bikain hasi da. Berdin buka dadila. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

Cádiz CF: Ledesma, Zaldua (Diarrá, min.86), Hernández, Chust, Espino, José Mari (kap)(Alarcón, min.65), Fali, Perea (Mabil, min.46), Arzamendia (Alejo, min.65), Lozano eta Lucas Pérez (Negredo, min.73).

Real Sociedad: Remiro, Aritz (kap), Zubeldia, Le Normand, Rico (Aihen, min.82), Zubimendi, Merino (Illarra, min.78), Brais Méndez, Kubo (Cho, min.78), Silva (Barrenetxea, min.78) eta Isak (Karrikaburu, min.85).

Golak: 0-1: Kubo, min.25.

Epailea: Díaz de Mera. Txartel horiak etxeko Zaldua, Lucas Pérez, Alejo eta Falirentzat eta Brais Méndez eta Illarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!