Kostata, baina hemen da denboraldiko lehen garaipena. Realak Mallorca mendean hartu du eta hiru puntu lortu ditu. Honek arnasa ematen dio talde donostiarrari. Oyarzabalen gol batek denboraldiko lehen poza ekarri du.
Reala ondo sartu da partidan, menderatuz eta erritmo altua ezarriz, ezker hegaletik maiz iritsiz. Barrenek aukera polita izan du, baina ezkerrarekin egindako jaurtiketa desbideratuta joan da. Argiena Aramburuk izan du. Atzelariak, korner baten irteeran, ez du burukada batean asmatu gola abesten zenean. Kanpkoak, Remiro gelditu duen Mateo Josephen jaurtiketa batean, ez dira asko iritsi lehen zatian. Atsedenaldia baino lehen, Oyarzabalen pase baten ondoren, Barrenek balia gora bidali du beste aukera argi eta garbi batean.
Bigarren zatia hasi eta laugaren minutuan, Oyarzabalek aurretik jarri ditu txuri-urdinak, Soler, Kubo eta Barreneren arteko jokaldi bikain baten ostean. Markagailuko abantailarekin gipuzkoarrek aukera gehiago izan dituzte errenta handitzeko, baina ez dute asmatu, batez ere Kubok ia atezainik gabe egin duen erremate batean, eta horrek partida amaierara arte irekita egotea eragin du.
Seigarren jardunaldian iritsi da garaipena. Ziur inflexio-puntua izango dela dinamika aldatzeko eta gauzak modu ezberdinean ikusten hasteko. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Caleta, Sergio Gómez (Aihen, min.75), Gorrotxa, Soler (Turrientes, min.64), Brais Méndez (Brais Méndez, min.75), Barrene (Sadiq, min.85), Take (Guedes, min.85) eta Oyarzabal (kap).
RCD Mallorca: Leo Román, Maffeo (Morey, min.79), David López (Domenech, min.62), Valjent, Raillo (kap), Lato (Mojica, min.79), Mascarell (Samu, min.45), Antonio Sánchez (Darder, min.62), Pablo Torre, Mateo Joseph eta Muriqi.
Gola: 1-0: Oyarzabal, min.49
Epailea: Iosu Galech. Txartel horia erakutsi die etxeko Brais Méndez eta Turrientesi eta kanpoko Antonio Sánchez eta Maffeori.
Ikusle kopurua: 22.442 pertsona.