Realak puntu bat lortu du gaur gauen Martínez Valeron jokatutako neurketan. Oyarzabalek partidaren amaieran penaltiz sartutako golak berdinketa eman die gipuzkoarrei liga geldialdira joan aurretik.
Partida erritmoarekin hasi da. Etxekoek bultza egin dute lehen minutuetan, baina Reala hazten joan da minutuak aurrera joan ahala. Kubok bote lasterrean ezkerkada ona jo du, baina atezaina gelditu du. Elchek, Mendozaren oinetan, polita izan du, jaurtiketa zutoinaren kanpoaldean jota. Aukerak iritsi dira bi taldeentzat. Rafa Mir aurrelariak kanpora bidali du errematea, gutxigatik, eta emaitza berdina izan du Gorrotxaren jaurtiketak. Atsedenaldira joan aurretik Oyarzabalek bi abagune on izan ditu. Lehenbizikoa zelai erditik egindako jaurtiketa, kanpora joan dena, eta bigarrena, oso argia, eskuinez eginiko errematea, Diturok geldiketa izugarria egin duena.
Bigarren zatiaren hasieran etxeko taldeak aurre hartu du Alvarok sartutako golarekin. Txuri-urdinek ondo erreakzionatu dute eta Aramburu, burukada batean, berdinketatik gertu egon da. Ondoren kosta egin zaie donostiarrei aukerak sortzea, baina partidaren amaiera aldera, Sadiqi egindako penaltia Mikel Oyarzabalek barrura bidali du banakoa ezartzeko.
Reala puntu bat gehiagorekin doa liga geldialdira. Beti ona da puntuak gehitzen joatea, nahiz eta gaur helburua hiruak lortzea zen. Orain, atsedenaldira, eta, ondoren, indarberrituta itzultzera.
Fitxa teknikoa:
Elche CF: Dituro, Núñez, Affengruber, Chust (Petrot, min.84), Pedrosa, Aguado (John, min.84), Febas, Mendoza (Redondo, min.90., Josan (kap)(Valera, min, 74), Rafa Mir (André Silva, min.94) eta Álvaro (Fort, min.74).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Aritz, min.93), Martín, Zubeldia, Sergio Gómez (Sučić, min.81), Gorrotxa, Soler (Aihen, min.75), Brais Méndez (Marín, min.75), Guedes (Sadiq, min.64), Take (Zakharyan, min.64) eta Oyarzabal (kap).
Goles: 1-0: Álvaro, min.57. 1-1: Oyarzabal (pen), min.89.
Epailea: Isidro Díaz de Mera. Txartel horia etxeko Affengruber-entzat eta Aramburu, Zakharyan eta Gorrotxa kanpotarrentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin