OGC NICE 1-1 REAL SOCIEDAD

Berdinketa hasteko

Vídeo

Realak bana berdindu du Nizan Europa Leagueko estreinakoan. Hamaikakoan harrobiko bederatzi jokalarirekin, lehen zatian hobeto aritu dira txuri-urdinak, baina atsedenaldia baino lehen jasotako gol batek neurketa berdindu du. Bigarren zatian gehiago kostatu da, baina gutxienez puntu bat lortu ahal izan da Europako puntu taula inauguratzeko.

Talde txuri-urdina ondo sartu da partidan, baina etxekoek ere agindu nahi izan dute. Ordu laurdeneko berdintasunaren ondoren, jokaldi eder batean aurrea hartu dute txuri-urdinek Barreneri esker. Donostiarrak eskuadratik gertu jarri du baloia, eta atezainak ezin izan du ezer egin bisitarien gola saihesteko. Abantaila bikoizteko aukera ere izan dute, baina Oyarzabalek ez du asmatu Bulkaren aurrean garaiz errematatzen. Eta partidua atsedenaldira zihoanean, aldaratze oker batek Rosarioren jaurtiketa ahalbidetu du, Remiro azpitik gaindituz.

Bigarren zatia gaizki hasi da, eta frantziarrek penalti bat izan dute alde. Eskerrak Remirok, esku onarekin, Guessandeko hamaika metroetatik egindako jaurtiketa salbatu duen. Akats horrek ez du Imanolen taldea astindu, galiarrak hobeak izan baitira une horretatik. Realak etxekoen bultzadari eutsi ahal izan dio eta puntu bat eskuratu du.
Europako estreinaldiari puntu bakarrarekin ekin diote gipuzkoarrek. Zortzi partidetatik lehenak, lau irteeren artean zailenetakoak, etorkizunerako itxaropena utzi du, baina oraindik ere zuzendu beharreko alderdi asko daudelako ziurtasuna. Larunbatean, LaLiga itzuliko da Reale Arenara.

Fitxa teknikoa:

OGC Nice: Bulka, Ndayishimiye, Bombito, Dante (kap), Clauss, Bard, Louchet (Ndombelé, min.68), Rosario, Guessand, Bouanani (Diop, min.68) eta Moukoko (Orakpo, min.74).

Real Sociedad: Remiro, Odriozola (Aramburu, min.60), Zubeldia, Martín, Pacheco, Aihen (Javi López, min.60), Zubimendi, Marín, Brais Méndez (Sučić, min.69), Barrene (Becker, min.60) eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.79).

Golak: 0-1; Barrene, min.18. 1-1: Rosario, min.45.

Epailea: Krogh (Dinamarca). Txartel horiak etxeko Rosario eta Guessandentzat eta Odriozola, Zubimendi eta Pacheco kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!