REAL SOCIEDAD 1-0 RC CELTA DE VIGO

Berriro irabazi

Vídeo

Realak bat eta huts irabazi dio gaur Celtari, errenta handiagoa merezi izan duen partidan. Mikel Oyarzabalen gol goiztiarrak garaipenaren bidean jarri ditu txuri-urdinak. 

Azken asteetako Liga bolada hausteko asmoarekin zelairatu da Reala. Gogo horrekin, ordu laurdenerako aurretik jarri da. Merinok baloi sakona jarri dio Oyarzabali eta honek, Dituroren aurrean, bigarren saiakeran gola egin du. Bere lehen errematea atezainak aldaratu du, baina aldaratzea berriro erori da erasotzailearen oinetara, eta oraingo honetan ez du barkatu. Celtak ondo jokatu du, baina ez da Remiro urduritzeko gai izan. Imanolen mutilek aldea bikoizteko aukerak izan dituzte, baina Aritzek eta Merinok ez dute asmatu bi burukada argitan.

Reala jaun eta jabe izan da bigarren zatian. Merinok, berriz ere buruz, baloia langara bidali du korner baten irteeran. Donostiarrek bigarrena merezi zuten. Rafinha golegile gisa estreinatu ahal izan da bere debutean, baina Merinoren erdiraketa bikain baten ondoren, erdilariak ez du asmatu burukada garbi batean. Markagailua estu dagoela beti geratzen da sufrimendurako tarte bat, baina Celta ez da berdinketaren bila guztiarekin joan.

Garaipena bide onari berriro ekiteko, bolada txarrari amaiera emateko. Aupa, Real!

Ficha técnica:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.78), Aritz, Le Normand, Aihen, Guevara (Zubimendi, min.88), Merino, Rafael (Guridi, min.78), Oyarzabal (cap), Januzaj (Lobete, min.78) e Isak (Portu, min.39).

RC Celta de Vigo: Dituro, Hugo Mallo (cap), Aidoo, Araujo, Galán, Beltrán, Denis (Galhardo, min.80), Brais, Cervi (Nolito, min.58), Santi Mina y Iago Aspas.

Gola: 1-0: Oyarzabal, min.13.

Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horiak etxeko Portu, Aritz eta Merinorentzat eta Santi Mina, Iago Aspas, Galhardo eta Galán kanpotarrentzat.

Asistentzia: 27.938 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!