CD CORIA 0-5 REAL SOCIEDAD

Beste pauso bat

Vídeo

Realak Errege Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu du gaur gauean Corian huts eta bost goleko aldearekin irabazita. Txuri-urdinek azkar erabaki dute partida lehen zati bikain baten ondoren. Golak Navarrok, Chok eta Braisek sinatu dituzte. 

Donostiarrek azkar bideratu dute kanporaketa. Jokoa hasi eta sei minutura aurreratu dira jada Navarroren gol bati esker, Choren atzerako pasea sare barrura bidalita. Frantziarrak, handik gutxira, txuri-urdinen aldea bikoiztu du baselinaz lorturiko gol eder batekin. Luzapenean, Silvari egindako penalti baten ondoren, Brais Mendezek hirugarrena sartu du hamaika metroetatik.

Bigarren zatian, Imanolen mutilek nagusi izaten jarraitu duten arren, ez dute abagune argirik izan. Partida erabakita zegoen. Azken txanpan, errebote batean, Karrikaburuk laugarrena sartu du eta, ondoren, bosgarrena erremate on batean. Reala hurrengo txandan da. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

CD Coria: Varea, Cera, Naharro (Pérez, min.78), Mateo (Ledesma, min.65), Joserra, Pérez, Hernández (Melli, min.65), Gómez, Alberto (Rodríguez, min.78), Jiménez eta Isma (Mercadal, min.65)

Real Sociedad: Remiro, Aritz (kap), Zubeldia, Le Normand, Rico (Pacheco, min.80), Zubimendi (Guevara, min.79), Silva (Martín, min.46), Navarro, Cho (Karrikaburu, min.78), Brais Méndez y Sorloth. (Marín, min.65)

Golak: 0-1: Navarro, min.5. 0-2: Cho, min,17. 0-3: Brais Méndez (pen), min.45+1. 0-4: Karrikaburu, min.80. 0-5: Karrikaburu, min.84.

Epailea: Muñiz Ruiz. Txartel horia etxeko Joserrarentzat. Txartel gorria etxeko Mellirentzat 74.minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!