Realak ez du aukera aprobetxatu eta esku hutsik bueltatzen da Gasteiztik. Partida kaxkarra egin dute txuri-urdinek eta etxekoek hiru puntuak bereganatu dituzte.
Lehen minutu parekatuen ostean Reala gehiago agintzen hasi da eta lehen aukerak iristen hasi dira. Pozoindu egin den Sergioren erdiraketa bat eta, batez ere, gutxigatik kanpora joan den Braisen burukada izan dira donostiarren abagune garbienak. Aukera gutxiko eta futbol trabatuko zatia izan da.
Bigarren zatiko ordu laurdenean Takek zutoinetik gertu bota du ezkerkada bat. Bitartean etxekoek ez zuten gehiegi egite, baina korner batean Tenagliak baloia sarera bidali du eta etxekoei garaipena eman die. Hortik aurrera donostiarrak ez dira gai izan aukerak sortzeko Óskarssoni azken minutuetan baliorik gabe utzitako gola kenduta.
Partida eskasa donostiarrek egin dutena eta Euopan sartzeko aukerak murrizten dizkiena. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Deportivo Alavés: Sivera, Tenaglia, Mourinho, Garcés, Manu Sánchez, Jordán (Guevara, min.46), Antinio Blanco, Guridi (Benavidez, min.71), Carlos Vicente, Carlos Martín eta Kike García (Toni Martínez, min.78).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Aritz, min.66), Martín, Pacheco, Javi López, Zubimendi, Marín (Mariezkurrena, min.76), Brais Méndez (Sucic, min.66), Sergio Gómez (Becker, min.76), Take (Óskarsson, min.66) eta Oyarzabal (cap).
Gola: 1-0: Tenaglia, min.65.
Epailea: Busquets Ferrer. Txartel horiak atera dizkie etxeko Carlos Vicente, Sivera eta Antonio Blanco eta Aramburu, Mariezkurrena, Óskarsson eta Aritz kanpotarrei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin