Realak aurrera jarraitzen du Kopan. Txuri-urdinek huts eta hiru menderatu dute Zamora CF Ruta De La Plata Estadioan jokatutako partidan. Guridiren, Turrientes eta Oyarzabalek bigarren zatian eginiko golek hirugarren kanporaketarako txartela eman diote gipuzkoarrei.
Lehen zatiak ez du ia historiarik izan. Bi taldeei ezinezkoa egin zaie gol aukera garbiak sortzea. Erasoak area ertzean hiltzen ziren. Bigarren zatiaren hasiera funtsezkoa izan da sailkapenerako. Sorloth Zamorako atezaina gainditzeko zorian egon da, kornerrean amaituz jokaldia. Korner horretan, Oyarzabalek eta Le Normanek buruz egindako bi ukituren ondoren, Guridi azpeitiarrak gola sartu du, txuri-urdinak aurretik ipiniz.
Golak lasaiago jokarazi ditu donostiarrak eta aukera asko izaten hasi da Reala. Beste bat Guridirentzat buruz, Djouahraren jaurtiketa bat, Sorlothen argi-argi bat… Asko izan dira, baina ez dituztenez bihurtu, etxekoek susto ederra eman dute, korner baten ondoren zutoinean jotzean, Baselgaren bitartez. Lasaitasuna Turrientesen estreinaldi golegilearekin iritsi da, Oyarzabalen erdiraketa baten ostean etxekoen atzealdearen aldaratzea aprobetxatuta. Kapitainak, azken jokaldian, hirugarrena egin du Porturen erdiraketa bat errematatuz
Realak aurrera jarraitzen du. Pausoz pauso. Orain, urtea ondo ixtera Vilarrealen aurka. Larunbatean izango da Reale Arenan. Aupa, Real!
Fitxa teknikoa:
Zamora CF: Villanueva, Garay, Astray, Campos (Iñigo, min.55), Espejo, Ramos (Baqué, min.62), Hernández (Jorge, min.55), Luque, Adri (Agustín, min.75), Baselga eta Dieguito (Kepa, min.46).
Real Sociedad: Ryan, Gorosabel, Le Normand (Aritz, min.79), Pacheco, Rico, Illarra (Oyarzabal, min.46), Guevara, Guridi, Djouahra, Januzaj (Turrientes, min.53) eta Sorloth (Portu, min.84).
Golak: 0-1: Guridi, min.47. 0-2: Turrientes, min.71. 0-3: Oyarzabal, min.93.
Epailea: Pizarro Gómez. Txartel horia etxeko Herrerarentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin