Real Sociedad 5-0 Girona FC

Borobila

Vídeo

Realaren garaipen erosoa Anoetan. Txuri-urdinek neurketa ona burutu dute eta Canales, Januzaj, Oyarzabal eta Juanmiren golek garaipena berretsi dute etxean. Gipuzkoarrek Girona FC gainditu dute joko onarekin. Neurketa borobila goruntz jateko sailkapenean

Horrelako partidekin denboraldia bestelakoa izango litzake, baina horrek dagoeneko ez du ezertarako balio. Reala ondo atera da, erritmoarekin jokatuz eta kataluniarren atzekaldeak uzten zituen hutsuneak aprobetxatuz. Etxekoak laister jarri dira aurretik. Canalesek erdiratu egin du eta Oyarzabalek ez ukitzeak baloia Bono lekutik atera du baloia inork ikutu gabe eta barrura. Eraso bakoitzak arriskua zuen eta Hectorrek aukera paregabea galdu du lehen golaren ostean. Gironak erreakzioa bilatu du baina indar gehiegirik gabe. Ordu erdia beteta, Januzajek bigarrena egin du atezainari ixkin eginda Pardoren pase on baten ondoren. Bakarrizketa txuri-urdina lehen zatian, errenta handiagorekin bukatu ahal izan dena.

Bigarren zatiaren hasiera oso bizia izan da eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Gola gertu zegoen eta iritsi da. Realak jokaldi ona burutu du erasoan eta Oyarzabalen gola iritsi da Zurutuzaren asistentzia aprobetxatuz. Etxeko taldeak nagusitasuna izan du amaiera arte. Oyarzabalek bi gol lortu ditu eta Juanmik bosgarrena ezarri du. Goruntz joateko garaipena Anoetan.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya (T. Ramirez, min.45), Aritz, Raul Navas, H. Moreno, Rodrigues, Zubeldia, R. Pardo (kap)(Zurutuza, min.64), Canales, Januzaj (Juanmi, min.78), Oyarzabal eta Willian J.

Girona FC: Bono, Maffeo (Aday Benitez, min.68), Ramalho, Bernardo, Juanpe, Johan Mojica, Borja Garcia, Granell (kap), Pere Pons (Aleix García, min.68), Portu (Soni, min.77) y Stuani.

Golak: 1-0: Canales, min.11. 2-0: Januzaj, min.35. 3-0: Oyarzabal, min.71. 4-0: Oyarzabal, min.85. 5-0: Juanmi, min.88.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko H. Moreno eta Canaleseri eta kanpoko Granell eta Johan Mojicari.

Asistentzia: 18.027 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!