Realak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatuko du. Gaur Metropolitanon bi eta bat galdu arren, txuri-urdinek LaLigako laugarren postuan bukatuko dute, Villarrealek Vallecasen galdu baitu. Merezitako saria denboraldi bikaina osatu duen talde batentzat, une ahaztezinekin familia txuri-urdinarentzat.
Lehen denboran ia ez da aukerarik izan. Bi taldeak nagusi izaten saiatu dira, baina ez dute lortu. Joko asko zelai erdian eta oso gutxi areetan. Atsedenaldirako zazpiren faltan, Griezmannen jaurtiketa batean, etxekoek aurrea hartu dute markagailuan. Jokalari batzuk Remiroren aurrean gurutzatu dira eta atezainak ezin izan du gola ekidin harrobi txuri urdineko jokalariaren jaurtiketaren aurrean.
Bigarren zatian Reala hobeto aritu da eta aukerak izan ditu berdinketa lortzeko, batez ere Grbic atezainak gelditu duen Barreneren erremate batean. Baina partida erabakita utzi duena Atletico izan da, jokaldi eder batean bigarrena sartu baitu Molinak. Sorlothek, amaieratik gutxira, aldeak murriztu ditu Braisen pase on bat aprobetxatuz. Amaierara arte estutu arren, partida koltxoneroen garaipenarekin amaitu da.
Aspaldi porrot batek ez zuela hain zapore ona uzten. Reala Txapeldunen Ligako taldea da. Izarren ereserkia irailean entzungo da Reale Arenan. Gozatzeko eta lortutakoaz asko disfrutatzeko txanda da. Taldeak merezi du. Baita zaleek ere. Jarrai dezagun historia egiten. Aurrera, Reala!
Fitxa teknikoa:
Atlético de Madrid: Grbic, Molina, Hermoso, Giménez, Witsel, Reguilón (Correa, min.71), Koke (kap), De Paúl (Barrios, min.81), Saúl, Carrasco eta Griezmann.
Real Sociedad: Remiro, Aritz (Gorosabel, min.59), Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Illarra (kap)(Cho, min.71), Merino (Brais Méndez, min.59), Oyarzabal (Barrene, min.59), Take (Carlos Fernández, min.71) eta Sorloth.
Golak: 1-0: Griezmann, min.38. 2-0; Molina, min.73. 2-1: Sorloth, min.88.
Epailea: Pulido Santana. Txartel horia etxeko De Paulentzat eta Merino eta Aritz kanpotarrarentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin