Agur UEFA Europa League-ari. Realak hutsean berdindu du gaur gauean Old Trafforden eta bigarren lehiaketa kontinentaletik kanpo geratu da. Txuri-urdinek aurpegia eman dute eta harro agurtu dute txapelketa.
 Donostiarrek ondo hasi dute partida. Lehen ordu laurdenerako hiru aukera on izan dituzte, onena Gorosabeli egindako penalti bat, Oyarzabalek kanpora jaurti duena. Realak oso ondo jokatu du, baina ez du gola sartu eta, pixkanaka, ingelesek goruntz egin dute. Bruno Fernandesek baloia langara bidali du eta Remirok, geldiketa on batekin, Jamesen burukada bat saihestu du. Etxekoen bi aukera on.
 Bigarren zatia hasi eta berehala Realak aukera ona izan du berriz ere. Falta jaurtiketa baten eta aldaratze batzuen ostean, Sagnanek langara bota du burukada. Ez zen erreza errematea, mantxo baitzetorren baloia. Azken txanpan Reala garaipena lortzen saiatu da, baina markagailua ez da mugitu.
 Txuri-urdinen partaidetza Europan amaitzen da lehen kanporaketa zuzenean. Zozketa ez zen ona izan eta aurrera egitea ez da posible izan. Laster itzuliko gara, ziur. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Manchester United: Henderson, Wan-Bissaka (Williams, min.46), Bailly, Lindeloef, Telles, Fred (Tuanzebe, min.46), Matic, Greenwood (Shoretire, min.76), Bruno Fernandes (kap)(Rashford, min.46), James (Diallo, min.59) eta Martial.
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Barrenetxea, min.46), Zubeldia, Sagnan, Aihen, Zubimendi, Guevara (Guridi, min.72), Merino, Oyarzabal (kap)(Portu, min.46), Januzaj (Merquelanz, min.66) eta Isak (Bautista, min.46).
Epailea: Visser (Belgika). Txartel horiak etxeko Fred, Williams eta Lindeloefentzat.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin