Deportivo Alaves 2-0 Real Sociedad

Estropezu

Vídeo

Realak partida kaskarra jokatu du arratsaldean eta bi eta huts galdu du Mendizorrotzan. Bigarren zatian sartutako gol bakartiak talde txuri urdin desegoki bat irauli du.

Lehen zatiak oso gutxi utzi digu kontatzeko. Etxekoak ondo ipini dira zelaian eta Realari kosta egin zaio bere jokoa egin eta arriskua sortzea. Gutxigatik kanpora joan den Oyarzabalen burukada izan da aukera onena. Gasteiztarren arrisku xumea Lucasen tiro pare batek sortu dute besterik ez.

Bigarren zatia antzera hasi da. Oyarzabalek urruneko abisu bat eman du, baina gutxi gehiago txuri-urdinentzat. Jokoa eskasa zen bien aldetik eta hori ez zen ona Imanolen taldearentzat. Gauza gehiago okertu da korner labur baten ostean etxekoen gola iritsi baita. Borja Sainzek Remiro gainditu du área barrutik. Jokoz kanpo adierazi du epaileak baina VAR-ak parte hartu du eta gola eman du. Kolpe gogorra. Reala ukituta geratu da golaren ostean eta ez da erreakzionatzeko gai izan. Gainera, hamar gizonekin geratu da Zalduak bigarren txartel horia ikusita. Partidako azken jokaldian babazorroek bigarren gola egin dute.

Porrot mingarria izan da donostiarrentzat LaLigako hasiera eskas honetan. Sei puntutik bakarra lortzeak geldialdiaren aurreko martxa ona geldiarazi du. Bide onera itzuli behar dugu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alaves: Roberto, Ximo Navarro, Laguardia (cap), Magallan, Duarte, Camarasa, Pina, Borja Sainz (Edgar, min.83), Luis Rioja (Martin, min.90), Lucas (Fejsa, min.90) eta Joselu.

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz (Le Normand, min.64), Llorente (Gorosabel, min.93), Aihen, Zubeldia, Zurutuza (cap) (Portu, min.64), Odegaard (Lopez, min.64), Januzaj, Oyarzabal eta Willian Jose (Isak, min.64).

Golak: 1-0: Borja Sainz, min.57. 2-0: Martin, min.96.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia etxeko duarte eta Fejsarentzat eta kanpoko Llorente eta Aritzentzat. Zalduak gorria ikusi du 81.minutuan bi hori ikustean eta Pinak gauza bera 87.ean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!