Realak hiru puntuak eskuratu ditu arratsaldean Real Valladolidi 4-0 irabazita. Txuri-urdinek lehen zati bikaina burutu dute, lau golak sartuta, eta garaipena lortu dute. Betis eta Villarrealek garaipena lortu dute. Ondorioz azken jardunaldian erabakiko da azken sailkapena.
Reala nagusi izan da. Hasieratik aurkaria baino gehiago izan da, eta minutuak aurrera joan ahala, emaitzak eta sailkapenak pisu handiagoa zuten. Isakek bi gol lortu ditu hamabost minutuan. Lehena jokaldi pertsonal batean eta, ondoren, Oyarzabalen pase bat aprobetxatuz. Ordu erdira iritsi aurretik hirugarrena iritsi da. Silvak egin du ezkerkada baten bidez. Kanpokoak erabat gaindituta zeuden. Isaki egindako penalti batek sortu du laugarren gola. Januzajek egin du.
Bigarren zatian txuri-urdinek erritmoa jaitsi dute eta norgehiagoka kontrolatzen jarraitu dute garaipen lasaia lortzeko. Azken txanpan Sergioren mutilek ohorearen gola sartu dute Marcosen bitartez. Datorren asteburuan Sadarren amaituko da denboraldia. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal (Zaldua, min.67), Guevara, Illarra (kap) (Zubimendi, min.11), Silva (Bautista, min.60), Januzaj (López, min.60), Oyarzabal e Isak (Portu, min.46).
Real Valladolid: Masip, L. Pérez (Weissman, min.27), Joaquín, Javi Sánchez, Olaza, Kike, Alcaraz (Toni Villa, min.52), Óscar Plano, Hervías, Jota (Michel, min.52) y Kodro (Marcos, min.52).
Golak: 1-0: Isak, min.6. 2-0: Isak, min.16. 3-0: Silva, min.28.4-0: Januzaj, min.35. 4-1: Marcos, min.82
Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi die etxeko Januzaj eta Bautistari eta kanpoko Olaza, Alcaraz eta Kikeri. Txartel gorria erakutsi dio kanpoko Robertori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin