CA OSASUNA 0-2 REAL SOCIEDAD

Final laurdenetan gaude

Vídeo

Reala final laurdenetan da jada. Txuri-urdinek garaipena lortu dute Sadarren eta Oyarzabalek eta Merinok egindako golei esker aurrera egin dute. Donostiarrak datorren ostiraleko zozketan izango dira.

Lehen zatian talde batek ere ezin izan du bere jokoa inposatu. Berdintasuna izan da nagusi, eta atezainek ez dute esku hartu behar izan. Realak nahi izan du, baina ez da erasoan fin ibili.
Bigarren zatia mugimendu handiagoarekin hasi da. Remirok ondo aldaratutako Budimirren jaurtiketaren ostean txuri-urdinen aukera bikoitza izan da, André Silvarentzat eta Zakharyanentzat. Atzelari eta  atezainaren artean kornerrera bidali dute baloia. Korner horren ostean, aldaratze batzuk eta gero, Catenak penaltia egin dio Le Normandi, eta epaileak, zigorra adierazi duenean, VARek deitu du atzelari gorritxoa kanporatzeko. Oyarzabalek, ohi bezala, ez du barkatu txuri-urdinen bidea urratzeko. Osasunak kolpea jaso du, baina harrotasunez jokatu du eta minutu onak izan ditu, partidan bizirik jarraituz. Luzapenean, penalti berria Imanolen taldearentzat eta bigarrena egiteko aprobetxatu dute. Aitorrek Braisen jaurtiketa gelditu du, baina Merinok, adi, aldaratzea aprobetxatu du lehiaketan aurrera egiteko.
Ostiralean final-laurdenetako ontzian izango da Reala. Amets egiten jarraitu behar dugu. We are Real.

Fitxa teknikoa:

CA Osasuna: Aitor, Areso, David García (kap), Catena, Juan Cruz, Mojica (Rubén García, min.65), Moncayola, Torró (Peña, min.65), Aimar Oroz (Ibáñez, min.85), Arnaiz (Kike Barja, min.80) eta Budimir (Raúl, min.80).

Real Sociedad: Remiro, Aritz (Aramburu, min.81), Zubeldia, Le Normand, Tierney, González de Zárate (Turrientes, min.60), Merino, Zakharyan, Barrene (Brais Méndez, min.60), Oyarzabal (kap)(Magunazelaia, min.73) eta André Silva (Sadiq, min.73).

Golak: 0-1: Oyarzabal (pen.), min.57. 0-2: Merino, min.97.

Epailea: Hernández Hernández. Txartel horia etxeko David Garcíarentzat eta Magunazelaia eta Le Normand kanpotarrentzat. Txartel gorria atera dio etxeko Catenari 56.minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!