UD LOGROÑÉS 0-1 REAL SOCIEDAD

Final zortzirenetara

Vídeo

Realak Errege Kopako final zortzirenetarako txartela lortu du gaur UD Logroñesei huts eta bat irabazi eta gero. Navarrok lehen zatian sarturiko golak balio izan dio talde gipuzkoarrari txapeleta honetan aurrera egiteko. 

Realak seriotasunez hartu du neurketa. Nahiko parekatuak izan dira lehen minutuak, baina pixkanaka txuri-urdinek bere nagusitasuna erakutsi dute. Sorlothek aukera polita izan du, baina bere eskuinkada kanpora joan da gutxigatik. Gola ordu erdian iritsi da. Braisek baloia hanka azpitik pasatzen utzi du eta Navarrok, ukitu xuabe batekin, baloia sarera bidali du. Imanolen taldeak agintzen jarraitu du bigarrenaren bila. Aihenek ez du urruti izan ezkerkada batekin, baina kanpora joan zaio.

Bigarren zatiaren hasieran Realak azeleragailua zapaldu du eta Merinok, aukera bikoitzean, gola hurbil izan du. Abantaila txikienarekin jarraitu arren, gipuzkoarrek kontrolpean izan dute partida une oro. Merituak egin arren, ez da bigarrena iritsi, baina ez da beharrezkoa izan aurrera egiteko. Reala larunbateko final-zortzirenetako zozketan izango da.

Fitxa teknikoa:

UD Logroñés: Gonzalo, Campins (Arregi, min.65), Cristian (López, min.65), David, Iñaki (kap), Lozano, Sierra (Boniquet, min.64), Boubacar, Doncel (Pichín, min.87), Thior (Jorge, min,77) eta Menudo.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Aritz, min.87), Le Normand, Pacheco, Aihen (Rico, min.65), Illarra (kap)(Marín, min.81), Guevara, Merino (Zubimendi, min.65), Brais Méndez, Navarro eta Sorloth (Oyarzabal, min.81).

Gola: 0-1: Navarro, min.33

Epailea: González Fuertes. Txartel horiak etxeko Iñakirentzat eta Aihen eta Sorloth kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!