Realak bere kategoria altuagoa erakutsi du eta SD Ponferradina gainditu du huts eta biko aldearekin. Oyarzabalen eta Brais Mendezen golek Errege Kopako final-zortzirenetarako sailkatu dituzte txuri-urdinak.
Lehen zatia parekatua izan da, Reala hegaletatik iritsi nahian. Olasagastiren pare bat abagunerek eta Oyarzabalen eta Sergio Gomezen urruneko jaurtiketek Angel atezaina esku hartzera behartu dute. Etxekoek ere, kontraerasoan batez ere, hurbilketa arriskutsuak izan dituzte.
Bigarren zatia ondo hasi da txuri-urdinentzat, izan ere, minutu gutxira, Oyarzabalen eta Sergio Gomezen arteko jokaldian, kapitainak sare barrura bidali du hegaletik jarritako baloia, etxekoen atzelariak aldaratzean huts egin ondoren. Imanolen taldeak partida erabakita utzi du Braisen gol batekin. Galiziarrak Oyarzabalen pase bikaina baliatu du Angel hurbiletik gainditzeko. Azken minutuetan etxekoek aukera politak izan dituzte markagailua estutzeko, baina Marrero ondo aritu da aukera horiek zapuzteko.
Realak egin beharrekoa egin du. Nagusi izan den bigarren zatian final-zortzirenetarako txartela lortu du. Zozketa, asteazkenean. We are Real.
Fitxa teknikoa:
SD Ponferradina: Ángel, Jorrín (Carrique, min.76), Ger Novoa, Lancho, Andoni López, Doué, Mula (Bustos, min.60), Markel, Ernesto (Abelenda, min.60), Borja Valle (kap)(Yeray, min.60) eta Cortés.
Real Sociedad: Marero, Aramburu, Zubeldia, Pacheco, Javi López (Aihen, min.81), Turrientes, Olasagasti (Sučić, min.46), Brais Méndez (Marín, 76), Sergio Gómez (Barrene, min.71), Oyarzabal (kap) eta Óskarsson (Take, min.46).
Golak: 0-1: Oyarzabal, min.54. 0-2: Brais Méndez, min.69.
Epailea: Gil Manzano. Txartel horia etxeko Lancho jokalarirentzat.