REAL SOCIEDAD 1-1 FC BARCELONA (2-3)

Finalik gabe

Penaltietan. Reala Superkopako finalaren atarian geratu da Barçaren aurka penaltietan galduta. Arauzko denboran bana egin dute, eta, hamaika metrotatik ezin izan dute Aurrera egitea lortu.

Reala ondo sartu da partidara eta bere lehen minutuak itxaropentsuak izan dira. Ondo egin du presioa goran, sarri samar iritsi da area ingurura eta eguna izan zitekeen sentsazioak eskaini ditu. Isaken burukada batek, Porturen jaurtiketa gurutzatu batek eta suediarrak Ter Stegen atezainarekin buruz esku egindako jaurtiketa batek argi utzi dute Reala bere bila zihoala. Baina ordu erditik aurrera talde blaugrana nagusituz joan da pixkanaka eta, Dembelek eta Braithwaitek egindako pare bat jaurtiketen ostean, ekintza zehatz bat egin dute danimarkarrak eta Griezmannek, De Jongen burukada bikain baten ostean. Berdinketa justuagoa izango zen arren, atsedenaldira abantailarekin joan dira.

Atsedenalditik minutu gutxira norgehiagoka berdintzea lortu du Realak. De Jongen esku bat penalti izan da eta badakigu nola amaitzen diren egoera horiek, Oyarzabalen golarekin. Berdinketaren ostean, partida gehiago ireki da eta tarte gehiago sortu dira. Gorosabel bikain aritu da De Jong Remiroren aurrean bakarrik errematatzen ari zen jokaldia salbatzeko. Azken minutuetan nekea nabaritzen hasi da eta partida luzapenera joan da.

Aparteko ordu erdian bi taldeek gola sartzeko eta erabakitzeko aukerak izan dituzte, batez ere Realak, Januzajen falta baten ondorioz, baina neurketa penaltien txandara iritsi da. Bertan, jarraitzaile txuri urdin guztien urduritasunarekin, Barça hobea izan da eta Malagako igandeko finaletik at utzi du Reala. Orain, atseden hartzera. Une handi asko geratzen dira oraindik bizitzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.91)(Bautista, min.120), Zubeldia, Le Normand, Monreal, Guevara (Zubimendi, min.106), Guridi (Barrenetxea, min.81), Merino, Oyarzabal (Cap), Portu (Januzaj, min.103) eta Isak (Willian José, min.91).

FC Barcelona: Ter Stegen, Mingueza (Junior, min.114), Araujo, Lenglet, Alba, Sergio (cap)(Pjanic, min.91), De Jong, Pedri (Riqui Puig, min.91), Dembelé, Griezmann eta Braithwaite (Trincao, min.78).

Golak: 0-1: De Jong, min.39. 1-1: Oyarzabal (pen.), min.51. Penaltiak: Bautista: Ter Stegenen geldiketa; De Jong: kanpora; Oyarzabal: Ter Stegenen geldiketa. Dembelé: gola. Willian José: kanpora. Pjanic: gola. Merino: gola. Griezmann: fuera. Januzaj: gola. Riqui Puig: gola.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak Le Normand, Dembelé eta Minguezari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!