FC BARCELONA 2-1 REAL SOCIEDAD

Galdu arren, partida oso ona

Vídeo

Realak partida ona egin du, nahiz eta esku hutsik bueltatu Bartzelonatik. Urretik ipini arren, etxekoek buelta eman diote markagailuari. Realak oso irudi ona eman du eta ez du urruti egon emaitza on bat ateratzetik. 

Oso ondo hasi du partida Realak. Sendo egon da atzean eta etxekoek aukera gutxi egin dituzte. Donostiarrak izan dira aurretik ipini direnak. Barrenek Kounde gainditu du eta bere erdiraketa Odriozolak errematatu du, gora igota. Lehen zatiko azken txanpan Remirok geldiketa bikain pare bat egin ditu, baina ezin izan du ezer egin Kounderen burukadan. Bana atsedenaldira.

Bigarren zatia arriskuarekin hasi da Realaren alde. Erdiraketa pare batek ez dute errematatzailerik aurkitu. Baina Barçak, Lamine zelaian zela, bigarrena egin du Lewandowskiren burukadarekin. Sergioren taldea ondo berregin da eta aukerak izan ditu berdintzeko, batez ere Kubok langara bidalitako ezkerkada batean. Jokaldi horren ondoko kontraerasoan etxekoek ere egurrarekin egin dute topo.

Realak galdu egin du, bai, baina benetan gertu egon da punturen bat ateratzetik. Porrota jaso arren ondorio positiboak atera behar dira partida honetatik. Hau da bidea.

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Szczesny, Koundé, Araújo, Christensen, Gerard Martín (Eric, 78’), De Jong (kap), Pedri, Dro (Olmo, 46’), Bardghji (Lamine, 58’), Rashford (Ferrán, 78’) eta Lewandowski.

Real Sociedad: Remiro, Odriozola (Sergio Gómez, 61’), Zubeldia, Ćaleta-Car, Zubeldia, Aihen, Gorrotxa, Turrientes (Soler, 66’), Marín (Brais Méndez, 66’), Guedes (Take, 57’), Barrene (Sadiq, 81’) eta Oyarzabal (kap).

Golak: 0-1: Odriozola, 31’. 1-1: Koundé, 43’. 2-1: Lewandowski, 59’.

Epailea: Alejandro Hernández. Txartel horiak etxeko Koundérentzat eta Zubeldia eta Ćaleta-Car kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!