Realak erritmoa eta sentsazioak hobetzen jarraitzen du aurredenboraldian eta arratsaldean lau eta bat gailendu zaio Osasunari Zubietan jokatutako lagunartekoan. Take Kubok lehen zatian sartutako gol batek eta Karrikak, Oskarssonek eta Turrientesek bigarrenean sartutako beste hiruk garaipena eman diote Sergio Franciscoren taldeari.
Norgehiagokak intentsitatea izan du eta pixkanaka jokalariak erritmoa eta joko maila igotzen hasi direla nabaritzen da. LaLigaren hasiera hurbiltzen ari da eta taldeak aurreikusitako bidearekin jarraitzen du. Lehen zatian etxekoak gorritxoak baino apur bat gehiago izan dira, eta atsedenaldira iritsi orduko, Kubok jaurtiketa polit batekin sartu du gola, txuri-urdinak aurretik jarrita.
Bigarren zatian, japoniarraren beste eraso batean, Karrikak barrura errematatu du, bigarrena egiteko. Oskarssonek, penaltiz, hirugarrena egin du, eta Turrientesek, area barrura ondo iritsita, laugarrena sartu du Ruperezen erdiraketa aprobetxatuz. Kike Barjak, jaurtiketa politarekin, gorritxoen gola egin du.
Partida ona eta sentsazio onak talde txuri-urdinarentzat. Larunbatean beste hitzordu bat izango dugu, Zubietan Stade Rennaisen aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro (Marrero, 46'), Aramburu (Rupérez, 60'), Martín (Aritz, 60'), Zubeldia (Pacheco, 60'), Aihen (Sergio Gómez, 60'), Gorrotxa (González de Zárate, 60'), Marín (Turrientes, 60'), Brais Méndez (Sucic, 60'), Take (Goti, 60'), Barrene (Oyarzabal, 60') eta Karrikaburu (Óskarsson, 60').
CA Osasuna: Aitor Fernández, Rosier (Benito, 46'), Catena (Herrando, 46'), Osambela (Boyomo, 46'), Bretones (Juan Cruz, 46'), Iker Muñoz (Torró, 46'), Moi Gómez (Moncayola, 46'), Mauro (Kike Barja, 46'), Víctor (Moi Gómez, 46'), Aimar (Yoldi, 46') eta Budimir (Raúl, 46').
Golak: 1-0: Take, 42'. 2-0: Karrika, 52'. 3-0: Oskarsson (pen), 63'. 4-0: Turrientes, 67'. 4-1: Kike Barja, 71'.
Epailea: Etayo Herrera. Pachecori txartel gorria atera dio 78.minutuan.