REAL VALLADOLID 0-0 REAL SOCIEDAD

Gola falta

Realak hutsean berdindu du gaur arratsaldean Pucelan, etxekoak baino hobea izan den partida batean, baina ezin izan dute ate aurrean asmatu eta horrek hiru puntuak ekartzea eragotzi die.

Lehen minutu parekatuen ondoren, txuri-urdinak erosoago jokatzen hasi dira, baloia gehiago edukiz eta ohituta gauzkatenaren antz handiagoa hartuz. Lehen zatiko aukerarik argienak donostiarrentzat izan dira, eta biak Beckerrentzat. Aurrelariari, lehenengo kontraeraso batean, abiadura falta izan zaio atezainaren aurrean eta atzelaria beregana iritsi eta jaurtiketa saihestu du. Atsedenaldira iritsi aurretik, atezainak gola eragotzi du Beckerren burukada on batean.
Bigarren zatiaren hasieran txuri-urdinen nagusitasuna areagotu da, baina Pucelako taldeak kontraeraso arriskutsuren bat izan du eta gola sartzeko aukera izan du. Moro Remiroren aurrean jarri da, baina honek oina atera du aukera zapuzteko. Imanolen mutilek oso argiak izan dituzte berriro. Oyarzabalek, buruz, gora bidali du. Zubimendik, trabatuta, ez du asmatu atezaina gaindituta eta atepean defentsak zituela. Eta argiena, baloi solte bat, non Zubimendik Oyarzabali eman dion, eta honek, oin erdia aurreratuta zuela, sarera bidali du. Jokoz kanpo. Azken txanpan txuri-urdinei gehiago kostatu zaie sortzea eta aurkariaren areara iristea eta ez dira gai izan markagailua aldatzeko.
Puntuak ez du zapore onegia uzten, baina batzeko eta aurrera egiteko balio du. Asko hobetu behar da oraindik ikasturte hasiera honetan. Asteazkenean, Europako lehen hitzordua.

Fitxa teknikoa:

Real Valladolid: Hein, Luis Pérez (kap), Juma Bah (Comert, min.78), Ozkacar, Rosa, Juric, Meseguer, Amallah (Kike Pérez, min.46), Moro (Sylla, min.78), Machís eta Latasa.

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia (kap), Aguerd (Pacheco, min.81), Sergio Gómez, Zubimendi, Turrientes, Sučić (Olasagasti, min.62), Take (Sadiq, min.81), Becker y Óskarsson (Oyarzabal, min.62).

Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horia etxeko Juric, Luis Pérez, Rosa eta Latasarentzat eta Aguerd, Aramburu, Zubeldia eta Zubimendi kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!