CD LEGANES 0-3 REAL SOCIEDAD

Inertzia onak darrai

Realak CD Leganes gainditu du arratsaldean eta bere sasoi onari eutsi dio. Partida trabatua eta futbol gutxikoa ez da oztopo izan donostiarrek, Brais, Barrene eta Oyarzabalen golei esker, etxera hiru puntuak ekartzeko.

Txuri-urdinek, gaur urre-koloreko kamisetarekin, aurrea hartzea lortu dute, Sergio Gomezek erdiratu eta Braisek bigarren zutoinean errematatu ostean. Horrelako partidetan gerta daitekeen gauzarik onena da eta Realak lortu du. Hala ere, etxekoek aukera ona izan dute baina Neyouk gora bidali du. Atsedenaldia baino lehen, Imanolen mutilek abantaila bikoizteko aukera paregabea izan dute, baina Oyarzabalen asistentzia baten ondoren, gola abesten ari zirenean, Sucicek baloia Dmitrovicen gorputzaren aurka bidali jo du.

Bigarren zatian Oscarren burukada batekin hasi dira pepineroak. Remirok lan ona egin behar izan du. Realari asko kostatzen ari zitzaion baloiari eustea, baina, alboko falta batean, Barrene sartu berriak, ukitzen zuen lehen baloian, ezkerrarekin sarera bidali du txuri-urdinen garaipenerako bidea errazteko. Luzapenean, area barrutik egindako erremate batean, Oyarzabalek behin betiko huts eta hirukoa ezarri du.

Hiru puntu horiei esker, txuri-urdinak bete-betean hurbiltzen dira Europako postuetara. Goranzko bidea ez da gelditzen. Jarrai dezala. We are Real.

Fitxa teknikoa:

CD Leganes: Dmitrovic, Rosier, Sergio (cap), Nastasic, Hernández, Neyou, Tapia, Diego García, Óscar, Cissé (Juan Cruz, min.56) eta De la Fuente.

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Aguerd, Aihen (Javi Lopez, 31. min), Zubimendi (Olasagasti, 50. min), Sergio Gómez (Barrene, 77. min), Brais Méndez, Take (Becker, 77. min) eta Oyarzabal (kap.).

Golak: 0-1: Brais Méndez, 14. min 0-2: Barrene, 78. minutua. 0-3: Oyarzabal, 92. min

Epailea: González Fuertes. Txartel horia etxeko Rosier eta Neyou jokalarientzat eta Aihen eta Brais Mendez kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!