Realak aurredenboraldiko prestaketarekin jarraitzen du, eta gaur intentsitate eta exigentzia handiko partida gehitu dio lanari. Txuri-urdinek bi eta lau irabazi diote Aston Villa FC taldeari gaur gauean Walsallen jokatutako neurketan.
Realaren hasiera ona izan da, baina etxekoak aurreratu dira markagailuan lehen hamabost minutuak bete aurretik, Hemmingsen golari esker. Txuri-urdinek berehala erantzun dute, eta Solerrek, Marchalen pase bikaina baliatuta, Bizot gainditu du bigarren errematean. Bigarren zatian, Óskarssonek falta baten aldaratzea aprobetxatu du bigarrena egiteko, baina Madjok handik gutxira berdindu du neurketa. Realaren hirugarren gola Dani Díazen eta Carreraren arteko jokaldi eder baten ondorioz iritsi da; aurrelariak atezaina behetik gainditu du. Partidaren amaieran, atezainaren aldaratze oker bat baliatuta, Rupérezek sartu du behin betiko bi eta laukoa.
Reala sentsazio onekin itzuliko da Britainia Handitik, eta pixkanaka-pixkanaka sasoi hobea hartzen ari da. LaLiga hasi arte oraindik denbora badago ere, taldeak zantzu baikorrak erakusten jarraitzen du. Hurrengo udako hitzordua ostiralean izango da, Tarbesen, Toulouse FC taldearen aurka.
Fitxa teknikoa:
Aston Villa: Bizot (Wright, min.46), Cash (Nedeljkovic, min.68), Keba Cisse (Bogarde, min.46), Mings (kap) (Pau Torres, min.46), Maatsen, Joao Gomes, Barkley (Carroll, min.68), Hemmings (Lynch, min.46), Buendía, Burrowes eta Madjo (Broggio, min.68).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Rupérez, min.65), Martín (Kita, min.65), Zubeldia (kap)(Beitia, min.46), Sergio Gómez (Aihen, min.65), Herrera (Lebarbier, min.65), Turrientes (Aguirre, min.65), Soler ((Zakharyan, min.46), Barrene (Dani Díaz, min.65), Marchal (Ochieng, min.65) eta Óskarsson (Carrera, min.65).
Golak: 1-0: Hemmings, min.14. 1-1: Soler, min.22. 2-1: Óskarsson, min.54. 2-2: Madjo, min.56. 2-3: Carrera, min.56.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin