FC VIKTORIA PLZEŇ 2-1 REAL SOCIEDAD

Irabaztea merezi eta galtzen amaitu

Hobea zarenean, batzuetan ez duzu irabaztea lortzen, baina gaurkoa zorte txarra galanta izan da. Realak garaipena lortu ahal izan du Pilsenen, baina azken uneko zoritxarreko gol batekin galdu du partida laurogeita hamargarren minutuan. Porrot horren ondorioz, txuri-urdinek puntu premia handiagoarekin egin beharko diote aurre txapelketaren etorkizunari.


Donostiarra ondo hasi dira, ezkerretik sortutako eraso dexenterekin, baina etxekoak izan dira, ordu laurdena baino lehen, markagailuan aurreratu direnak. Aduk zutoin motzetik gainditu du Remiro area barrutik egindako jaurtiketa baten bidez. Golak txuri-urdinen nagusitasuna areagotu du eta, horren ondorioz, berdinketa iritsi da. Mikel Oyarzabalek erdiraketa ona egin du ezkerretik eta Oskarssonek, burukada batekin, baloia sare barrura bidali du. Handik gutxira, Zubeldiaren pase bikain batean, kontrol luzeegi batek bigarren gola sartzea eragotzi dio Oyarzabali. Partida atsedenaldira joan da, bigarren zatian Realak garaipena lortuko zuelako sentsazioarekin.

Bigarren zatia Oyarzabalen abagune on batekin hasi da. Txekiarrek, Aduri esker, Remiro frogatu dute pare bat aldiz. Azken hamabost minutuetan Realak bere arean sartu du talde txekiarra eta bazirudien, jokaldi horietako batean, garaipena lor zezakeela, baina etxekoen kontraeraso batean, Remirok arazorik gabe geldituko zuen jaurtiketa batean, baloiak Vaselinen hankan jo du bere ibilbidea desbideratu eta Cascantekoa baloi hori ateratzeko aukerarik gabe utzi du. Laurogeita hamargarren minutua.

Porrot honek txuri urdinen goranzko dinamika geldiarazten du. Ez da erraza izaten ari, baina sentsazioek baikor izatera gonbidatzen dute. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Viktoria Plzeň: Jedlicka, Paluska, Markovic, Jemelka, Kalvach (kap), Cerv, Havel, Sulc (Sojka, min.94), Cadu (Souaré, min.74), Jirka (Vydra, min.74) eta Adu (Vasulin, min.88).

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia (Aritz, min.81), Aguerd, Javi López (Brais Méndez, min.74), Zubimendi, Sučić, Sergio Gómez, Take (Becker, min.60), Oyarzabal (kap) eta Óskarsson.

Golak: 1-0: Adu, min.12. 1-1: Óskarsson, min.35. 2-1: Vasulin, min.90.

Epailea: Andris Treimanis (Letonia). Txartel horiak etxeko Paluska, Cerv eta Havelentzat eta Zubeldia, Oyarzabal, Aramburu eta Sučić kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!