Real Sociedad 2-0 Cadiz CF

Itzuli da garaipena etxean

Realak berriro irabazi du etxean. Partida oso eta serio batean, Imanolen mutilek hiru puntu ziurtatu dituzte. Merinoren eta Zakharyanen golek poztasuna ekarri dute Reale Arenara.

Taldea gogotsu atera da zelaira. Reale Arenan berriro garaitzea zen helburua eta justiziaz lortu da. Reala Cadizeko taldea baino gehiago izan da hasieratik eta nagusitasun hori Mikel Merinoren golarekin islatu du partidaren ordu erdia bete aurretik. Nafarrak Kubok azkar ateratako kornerra eta Oyarzabalen ondorengo asistentzia aprobetxatu ditu. Imanolen mutilek errenta handitzeko aukerak izan dituzte, baina kapitainaren buruz burukoak eta Le Normanden burukadak ez dute atea aurkitu.

Bigarren zatian, Cadizkoek pare bat abisu serio eman ondoren, Realak aldea bikoiztea lortu du, Zakharyanek errematatu duen jokaldi eder baten ondoren. Realak beharrezko garaipena lortu du. We are Real.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traore, Zubeldia, Le Normand, Javi Galán (Tierney, min.46), Zubimendi (Turrientes, min.75), Merino, Brais Mendez, Take (Zakharyan, min.66), Becker (Magunazelaia, min.84) eta Oyarzabal (kap)(André Silva, min.75).

Cadiz CF: Ledesma (cap), Carcelén, Ousou, Chust, Hernandez (Pires, min.82), Alcaraz, Kouame, Sobrino (Ocampo, min.86), Navarro (Machis, min.82),Maxi Gomez (Ramos, min.34) eta Juanmi (Guardiola, min.86).

Golak: 1-0: Merino, min.28; 2-0: Zakharyan, min.68.

Epailea: Soto Grado. Javi Galanek, Zubimendik, Le Normandek eta Ramosek txartel horia ikusi dute.

Asistentzia: 31.000 ikusle (gutxi gorabeherako zifra, tornuetan akats bat gertatzean).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!