Realak berriro irabazi du. Gaur gauean, arraza eta izaera handiko norgehiagoka batean, Sevilla bi eta bat menderatu du. Mikel Oyarzabalek lehen zatian sartutako bi golek garaipen oso garrantzitsua eman diote txuri-urdinei.
Partida ordu laurdena igarota hasi da desoeraketzen, sevilarrek area barruan baloia eskuarekin ukitu ostean; Mikel Oyarzabalek, hamaika metroetatik, ez du barkatu. Txuri-urdinak aurretik jarri dira, bai, baina denbora gutxirako, ordu erdia baino lehen Gudeljen gol batekin berdindu baitute kanpokoek estrategia jokaldi batean. Realak berriro jo du, atzealdearen akats bat aprobetxatuta, eta, berriz ere, Mikel Oyarzabalek ezkerkada gurutzatu batekin bere taldea aurreratu du.
Bigarren zatian partida areetatik urrun garatu da. Bi taldeak ez dira aukerarik sortzeko gai izan, eta egoera horrek mesede egin die donostiarrei. Azken txanpan, talde andaluziarrak gehien estutzeko aukera izan duenean, txuri-urdinek gogor jarraitu dute goian presioa eginez. Jokaldi horietako batean, Sergio Gómez hirugarrena egiteko zorian egon da, atezainak urrundu ezin izan duen aldaratze batekin.
Hiru puntuak Anoetan geratu dira. Oso beharrezkoak ziren. Taldeak gora egin behar du. Egin dezakezu. Orain, Koparen bila derbiaren aurretik.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Martín, Sergio Gómez (Marín, min.86), Gorrotxa, Herrera (Soler, min.33), Brais Méndez (Turrientes, min.69), Guedes (Aihen, min.69), Barrene (Zakharyan, min.69) eta Oyarzabal (kap).
Sevilla FC: Odysseas, Carmona, Cardoso (Ejuke, min.53), Marcao, Suazo, Agoumé (Peque, min.53), Gudelj (kap), Sow (Alfon, min.79), Alexis (Juanlu, min.53), Vargas eta Isaac (Akor, min.66).
Golak: 1-0: Oyarzabal (pen), min.19. 1-1: Gudelj, min.30. 2-1: Oyarzabal, min.36.
Epailea: Adrián Cordero. Txartel horia erakutsi die kanpoko Agoumé, Sow eta Carmonari.
Ikusle kopurua: 30.965 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin