Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du gaur gauean Bartzelonan jokatutako norgehiagokan. Txuri-urdinek huts eta bat irabazi dute Take Kuboren golari esker, Imanolen mutilek hiru puntuak lortzeko izan dituzten aukera bakanetako bat aprobetxatu eta gero.
 Talde perikoa oso ondo sartu da partidan. Intentsitatea jarri dio eta RCDE Stadium-eko harmailak piztu ditu. Donostiarrak, pixkanaka, baloiaren jabetza bereganatuz joan dira, eta, nahiz eta goran ‘puntx-a’ falta izan zaien, hobeto aritu dira partidan. Sergio Gomezen falta jaurtiketa bat, atezainak aldenduta, eta Turrientesek ezkerrarekin gora botatako errematea izan dira lehen zatiko aukera onenak.
 Bigarren zatian Imanolen mutilek oso itxura ona izan dute, baina Velizek Remiroren aurrean asmatu ez duen etxekoen kontraeraso batek txuri-urdinen minutu onak gelditu ditu. Azken txanpan, Take Kuboren jokaldi pertsonal bati esker, gipuzkoarrek norgehiagoka irabaztea lortu dute. Japoniarrak defentsa pare bat atzean utzi ditu eta jaurtiketa indartsu eta ongi bideratutako batekin gainditu du etxeko atezaina.
 Garaipen ona lehen eguneko sentsazio txarrak ezabatzeko eta etorkizunari baikortasunez begiratzeko. Orain, lehenaren bila etxean. Asteazkenean izango da, Deportivo Alavesen aurka. We are Real.
Fitxa teknikoa:
RCD Espanyol: Joan García, El Hilali (Tejero, min.87), Kumbulla, Cabrera, Romero (Milla, min.87), Gragera (Roca, min.83), Kral, Carreras (Aguado, min.83), Puado (cap), Cardona (Oliván, min.68) eta Veliz.
Real Sociedad: Remiro, Traoré (Aramburu, min.83), Aritz, Pacheco, Javi López, Zubimendi, Turrientes (Olasagasti, min.66), Brais Méndez (Take, min.66), Sergio Gómez, Becker (Marín, min.87) eta Oyarzabal (cap)(Sadiq, min.66).
Gola: 0-1: Take, min.80
Epailea: Melero López. Txartel horiak etxeko Carreras eta Kralentzat eta Turrientes eta Oyarzabal kanpotarrentzat.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin