Realak denboraldiko lehen porrota jasan du gaur Carlos Tartieren bat eta huts galduta. Lhen zati ona jokatu dute donostiarrek, baina atsedenalditik gertu jaso duen golak erreakzio gehiegirik gabe utzi ditu bigarren zatian.
Garaipenaren bila atera dira txuri-urdinak eta lehen minutu onak egin ditu. Aukera dexente ere eduki ditu, baina ez du asmatu. Argiena, Oyarzabalen ezkerkada bat, atezainak kornerrera bidali duena. Baina kontraeraso azkar batean etxekoek gola egin dute eta abantailarekin joan dira aldageletara.
Bigarren zatian partida gehiago trabatu da eta gipzukoarrek ez dute erritmo onik lortu erasoan. Aukerarik ia ez da egon. Onena, luzapenean Turrientesek izan duena bolea batekin. Atezainak gelditu egin du eta hor amaitu da partida. Urteko lehen porrota Realarentzat, liga geldialdira joan aurretik hain zuzen. Ez da modurik onena, baina aurrera begiratu behar da. Hemendik bi astera Real Madrid jasoko dugu.
Fitxa teknikoa:
Real Oviedo: Aarón, Nacho Vidal, Costas, Calvo (kap), Rahim, Ilias (Hassan, 31’), Dendoncker, Reina (Sibo, 73’), Ejaría (Cazorla, 61’), Viñas (Rondón, 61’) eta Ilic (Brekalo, 74’).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Ćaleta-Car, Aihen (Sergio Gómez, 71’), Gorrotxa (Turrientes, 78’), Marín (Brais Méndez, 56’), Take (Guedes, 65’), Barrene, Oyarzabal (kap)(Sučić, 78’) eta Óskarsson (Karrikaburu, 56’).
Gola: 1-0: Dendoncker, 40’.
Epailea: Adrián Cordero. Txartel horiak etxeko Brekalo eta Hassanentzat eta Ćaleta-Car kanpotarrarentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin