VILLARREAL CF 0-3 REAL SOCIEDAD

Oso sendo

Vídeo

Reala Villarreal baino gehiago izan da eta talde horiari gailendu zaio arratsaldean, huts eta hiruko emaitzarekin. Merinok, Zubimendik eta Kubok egindako golei esker, hiru puntu garrantzitsu hauekin sailkapenean gora egiten dute txuri-urdinek.

Lehen zatiko aukerarik onenak txuri-urdinentzat izan dira. Merinok, Kuboren erdiraketa baten, lehena egitetik gertu izan da, biana Jorgensenek ondo urrundu du baloia. Etxekoek Moralesen jokaldi batekin erantzun dute, defentsa azkar ibiltzera behartuz. Reala hobeto egon da berdegunean eta, korner batean, aurrea hartzea lortu du Merinoren burukada on batekin. Eta handik gutxira, beste korner batean, Zubimendik huts eta bikoa jarri du Zakharyanen jaurtiketa sarera desbideratu ondoren. Atsedenaldira iritsi aurretik Vilarrealek abagune bikoitza izan du Parejoren eta Gerarden botetan, baina Remiro bikain aritu da bere onena emanez. Eta azken jokaldian, Merino eta Kuboren arteko jokaldi eder bat japoniarraren golarekin amaitu da markagailuan alde handiagoa jartzeko.

Bigarren zatiaren hasiera partida joan-etorriko izan da, baina Castelloko taldeak ez du asmatu izan dituenetan, Remiro bikain bati esker, eta ezin izan dute partidan sartu. Realak, Sadiqen botetan, oso aukera argia izan du, baina aurrelariak ez du asmatu atezainarekin buruz burukoan. Norgehiagoka kontrolpean egon da une oro, eta Marcelinoren taldea bigarren zatian hobeto aritu den arren, Realak ez du sufritu abantaila mantentzeko eta garaipena ziurtatzeko.
Donostiarrak, garaipen honekin, modurik onenean helduko dira asteartean Milanen jokatuko den norgehiagokara, bertan erabakiko baita multzoko lehen postua UEFA Champions Leaguean. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Villarreal CF: Jorgensen, Foyth, Albiol (kap), Cuenca, Pedraza, Parejo (Terrats, min.90), Capoué, Altimira (Ilias, min.46), Baena, Morales (Sorloth, min.73) eta Gerard (Brereton, min.90).

Real Sociedad: Remiro, Traoré, Aritz (kap), Zubeldia (Pacheco, min.59), Tierney, Zubimendi, Merino, Brais Méndez (Turrientes, min.30), Zakharyan (Aihen, min.78), Take eta Sadiq (Carlos Fernández, min.78).

Golak: 0-1: Merino, min.38. 0-2: Zubimendi, min.41. 0-3: Take, min.45+4.

Epailea: Melero López. Txartel horiak etxeko Capoué eta Pedrazarentzat eta Zubimendi kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!