Realak ezain izan du emaitza on bat lortu eta esku hutsik itzuliko da Bartzelonatik. Txuri-urdinek bi eta huts galdu dute etxekoak gehiago asmatu duten aukera gutxiko partidan.
Realak oso itxura onarekin hasi du partida, baloia monopolizatuz eta etxekoek jabetza luzeak izatea eta eroso sentitzea galaraziz. Beckerrek, bere abiadurarekin, buruz ekarri du blaugranen atzealdea eta gola ere sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du jokoz kanpo baitzegoen. Atzealdean txuri-urdinak sendo agertu dira eta Remirok ez du esku hartu behar izan ordu erdia igaro arte. Raphinak zutoinera bidali du jaurtiketa, eta Lamine Yamalek, atsedenaldia baino pixka bat lehenago, aurretik jarri du etxeko taldea, erasoko jokaldi polit bati amaiera ona emanda.
Realari arriskatzea eta gorantz egitea besterik ez zaio geratu berdinketaren bila. Xavirenek zerbait gehiago egin ahal izan dute, horrek dakarren arriskuarekin, baina onartu beharra zegoen. Raphinaren jaurtiketa baten ondoren, Remirok ondo salbatu duena, aukera oso argia iritsi da donostiarrentzat. Braisek bi defentsa hautsi ditu area ertzean eta, Ter Stegenen aurrean geratu denean, gehiegi gurutzatu du baloia. Berdinketa hor egon da. Remirok bigarrena salbatu du berriro Ferranen erremate batean eta, azken txanpan, Raphinak bigarren gola sartu du.
Reala esku-hutsik itzuliko da Bartzelonatik, eta datorren ikasturtean Europan parte hartuko du txapelketako azken hiru finaletan. We are Real.
Fitxa teknikoa:
FC Barcelona: Ter Stegen (kap), Koundé, Cubarsí, Iñigo, Cancelo, Christensen (Sergi Roberto, min.70), Gundogan (Romeu, min.95), Pedri (Fermín, min.70) Lamine Yamal, Raphina y Lewandowski (Ferrán, min.77)
Real Sociedad: Remiro, Traoré (Odriozola, min.79), Aritz, Le Normand, Pacheco (Tierney, min.70), Aramburu (Barrene, min.70), Turrientes, Merino, Brais Méndez (Zakharyan, min.79), Oyarzabal (kap) y Becker (Take, min.70).
Golak:1-0: Lamine Yamal, min.40. 2-0: Rahina (pen), min.93.
Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horiak etxeko Gundogan eta Raphinarentzat eta Aramburu eta Pacheco kanpotarrentzat.