UD LAS PALMAS 1-3 REAL SOCIEDAD

Sendo

Vídeo

Realak ezinbesteko hiru puntu lortu ditu UD Las Palmasera egindako bisitan. Txuri-urdinak bat eta hiru gailendu dira eta sailkapenean beste jauzi bat eman dute Europako postuen bila. Oyarzabal, Sergio Gomez eta Arambururen golek Imanolen taldea indartzen dute borroka horretan.

Oso erritmo biziarekin hasi da norgehiagoka. Etxekoek abisua eman dute Fabio Silvaren jaurtiketa batekin, eta Remirok, bikain, arriskua ekidin du. Bosgarren minutua baino lehen txuri-urdinak aurretik jarri dira. Barrenetxeak urrutitik jaurti du eta Oyarzabalek, beti adi, sare barrura bidali du atezainaren aldaratzea. Barrene bera errenta bikoiztetik gertu egon da, baina oraingoan atezaina ondo aritu da. Lehen zatiko azken txanpan, kanariarrek asko bultzatu dute eta berdinketa lortzeko abagune onak izan dituzte, batez ere Fabio Silvak langara egindako jaurtiketa bat.
Bigarren zatian, nahiz eta etxekoak ere gogor hasi diren, Imanolen mutilek bigarren gola egin dute, Sergio Gomezek hain zuzen, kontraeraso bikainari esker. Kanariarrek ez dute amore eman eta handik gutxira aldeak murriztu dituzte. Pablo Marinek bat-hirukoa izan du oinetan, baina erdilariak ez du asmatu Horkasen aurrean. Hurrengo jokaldian, aldiz, hegaletik ateratako jokaldi batean, Aramburuk hirugarrena egiteko aprobetxatu eta Estadio Gran Canariako partida bideratu du. Luzapenean, beste kontraeraso batean, Óskarssonek zutoinera bidali du bere errematea.
Donostiarren bigarren garaipena jarraian Europarako lehian bete-betean jarraitzeko. Orain, aste garbia eta larunbatean Mallorcaren bila. We are Real.

Fitxa teknikoa:

UD Las Palmas: Horkas, Viti, Herzog (Januzaj, min.71), McKenna, Mármol, Muñoz (Fuster, min.80), Essugo (Campaña min.71), Moleiro (kap)(Cardona, min.80), Sandro (Marvin Park, min.63), McBurnie eta Fabio Silva.

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia (Martín, min.24), Aritz, Javi López, Zubimendi, Olasagasti (Sučić, min.83), Marín, Sergio Gómez, Barrene (Take, min.63) eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.63).

Golak: 0-1: Oyarzabal, min.5. 1-1: Sergio Gómez, min.56. 1-2: McBurnie, min.61. 1-3: Aramburu, min.68.

Epailea: Ortiz Arias. Txartel horiak Javi López eta Martín kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!