Realak gaizki itxi du 2024a Balaidosen. Txuri-urdinak ez dira ondo aritu eta Celtak partida ona eginez irabazi du. Donostiarrei ez zaie ezer atera.
Lehen zatian txuri-urdinek ezin izan dute euren futbola egin eta, norgehiagoka nahiko berdintsu egon den arren, etxekoak beti egon dira puntu bat hobeto. Ia abagunerik egon ez den arren, azken minutuetan izandako bi kolpek abantaila handiegia eman diote talde baten eta bestearen merituetarako. Duranek bi gol egin ditu eta oso maldan gora jarri du partida Realarentzat.
Bigarren zatian hobeto hasi dira txuri-urdinak, baina argitasuna falta izan zaie Guaita estu hartzeko. Vigoko atezainak ez du geldialdirik egin.
Partida eskasa, ezer atera ez zaiena. Txapelketaren lehen zatia ez da espero bezalakoa izan, baina tartea handia da eta hobetzeko aukera ere bai. Konfidantza eduki behar da. Urteberri on.
Fitxa teknikoa:
RC Celta de Vigo: Guaita, Javi Rodríguez, Starfelt, Marcos Alonso, Carreira (Álvarez, min.72), Fran Beltrán (kap), Ilaix, Mingueza (Domínguez, min.90), Durán (Williot, min.72), Alfon (Cervi, min.84) eta Borja Iglesias (Douvikas, min.90).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Pacheco, Aihen (Martín, min.46), Turrientes (Becker, min.46), Brais Méndez (Marín, min.83), Sergio Gómez, Sude, Barrene (Óskarsson, min.46) eta Oyarzabal (Take, min.64).
Golak: 1-0: Duran, min.40. 2-0: Duran, min.45+1.
Epailea: Busquets Ferrer. Txartel horiak atera dizkie Javi Rodríguez, Starfelt eta Duran etxeko jokalariei eta Oyarzabal, Turrientes, Becker, Zubeldia eta Take bisitariei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin